Antonio Vivaldi "Udaberria"

Badakizue martxoan udaberrian sartu ginela? 
Antonio Vivaldik, italiar musikagile bat, "Lau urtaroak" obra konposatu zuen, eta obra horretan lau urtaroak deskribatu zituen musikaren bidez. Guk lehenengo hiruhilabetean "Negua" urtaroa landu genuen. Aste honetan musikan, aldiz, "Udaberria" landuko dugu.

Hasteko, lehenengo bideoa ikusi eta musikaz disfrutatu.


Orain, hurrengo bideoarekin erritmoa landuko dugu. Nola? marrazki bakoitzean txalo bat eman beharko dugu. 

 
Amaitzeko, erritmoa jarraitu beharko dugu musikarekin batera baina kasu honetan zailagoa izango da. Ez da erraza, ezta?

Comentarios